Elordi Jubilatuen Elkartea oso elkarte bizia da, eta oraingoan, “zahartze aktiboaren” garrantziaz jabetuta , 60 urtetik gorakoentzat indar ariketa saioak antolatu dituzte herrian bertan.
Dagoeneko jakina da, indar-, malgutasun- eta oreka-ariketak egiteak onura asko ekartzen dituela. Hori dela eta, interesgarria iruditu zaie saio hauek antolatzeari ekitea.
Dagoeneko taldetxo bat osatu da eta ostegun goizetan elkartuko dira. Beste talderen bat edo beste osatzeko aukera dagoenez, interesa duen oro jarri dadila Jubilatu Elkarteko kideren batekin harremanetan edo deitu dezala Udal bulegoetara informazioa eskuratzeko. Osatzen den taldearen partaide kopuruaren arabera zehaztuko da hileroko ordainketa.

