Azaroaren 9an, igandez, goizeko 10:30etatik 14:30etara bitartean, Amezketan azken urteetan egin ohi den azoka egingo da. Bertako produktuak erakusteaz gain saltzeko aukera ere izango da.

            Azokarako proposamenak:

Salmentarako produktuak: Barazkiak, frutak, babarrunak, mondejuak, okela, eztia, gazta, onddoak, gozoak, sagardoa, ardoa, ukenduak, xaboiak eta krema naturalak…

       Artisauak: tailla, eskultura, pilota egileak, haria (kakorratza, gurutze-puntua….), pintura e.a.

Izena ematerakoan kontutan hartu beharrekoak:

  • Udalaren web orrian dagoen eskaera orri orokorra bete behar da pertsona identifikatuaz eta salmentan jarriko den produktua garbi adieraziz.
  • Aurten antolakuntzak postu bakoitzean 2 mahai jarriko ditu, bakoitza 1,80m x 0,80 m. neurrikoak. Ez da beste aukerarik izango.
  • Argi-indarra behar den edo ez garbi jarri behar da eskaera orrian.
  • Postuetako errotulazioa, seinalitika edo publizitate adierazpenak euskaraz idatziak egongo dira. Elebitan izatekotan, BETI euskarari emango zaio lehentasuna.

 

Azaroaren 9an, azoka egunean, goizeko 9:00ak baino lehen ezin izango  da postuetan materiala jarri.

Azoka eremuan postu guztiak sartzen ez badira, udalak erabakiko du zein jarriko diren. Nekazal eta abeltzaintza ekoizleei lehentasuna emango zaie.

Postuak jartzeko eskaera egiteko azken eguna, urriak 31, ostirala