Aurten ere Larrondon desbroze lanak egin dira. Jarduera hau larre publikoak zaindu eta hobetzeko egiten da, paisaiari balioa emanez eta inguruko baserritarren mesedetan.
Urtero egiten diren lan hauei esker, larreak egoera onean mantentzen dira, eta horrek abeltzaintzarako baliagarri izaten jarraitzea ahalbidetzen du. Aldi berean, ingurunea zaintzen eta eremuaren itxura atseginagoa eskaintzen laguntzen dute, baso zuhaixka, sastraka eta larre eremuen arteko oreka bermatuz.
Udalak konpromiso sendoa dauka herriko landa eremua behar bezala mantentzeko, bai bertako nekazaritza jarduera babesteko, bai herritar guztientzat ingurune zaindua bermatzeko.




