Amezketako herriko festen harira, jakinarazten diegu garraio publikoaren erabiltzaileei gaur eta bihar (abuztuak 23 eta 24), autobus zerbitzua ez dela herrigunetik igaroko.
Autobus enpresak adierazi digunez, ibilbidea bariantetik egingo dute autobus guztiek, plaza inguruko pasabidea sahiestuz, beraz, ohiko geltokiak ez dira erabilgarri izango egun hauetan. Duela gutxira arte, obrak direla eta, egin duten ibilbidea egingo dute autobusek.
Barkatu eragozpenak, eta eskerrik asko ulermenagatik.