Altunegi auzoko bizilagunek eskatuta, auzolana antolatu da datorren larunbaterako. Eliz atzeko aparkalekuan elkartuko dira eta taldeetan banatuta ubideen garbiketa, zabor bilketa eta orokorrean bideen garbiketa eta txukunketa egingo dira.

DATA: UZTAILAK 12

ORDUA: 8:00

TOKIA: Eliz atzeko aparkalekuan

Ahal duenak pala, erratza edo atxurra ekartzea komeni da. Udalak, materialaz gain, parte-hartzaileentzat hamaiketakoa eta asegurua jarriko ditu.