Amezketako taldetxo batek urtebete darama argazki zaharrak biltzen, berez ere garrantzizkoak direlako, eta hori egin ezean galdu egin daitezkeelako. Lan horren emaitza modura, Amezketan gure gurasoek eta aurrekoek sakonki bizi izandako erlijiotasunaren isla eta adierazpen diren argazki batzuekin antolatu da LEHEN ERAKUSKETA.

Beraz, proiektuaren berri emanez eta bideotxo bat ikusiz emango diogu irekiera ofiziala erakusketari.

NON: Pernando Amezketarra Kultur Etxean.

NOIZ: 2024ko abenduaren 19an, arratseko 6.00etan.