Urriaren 24ean izango da, Udalak antolatuta, herriko jubilatu eta pentsiodunentzat ibilaldia.

Izena ematea Udaletxean bertan egin behar da eta epea urriaren 18an bukatuko da. Pertsona bakoitzeko prezioa 35€ izango da.

 

Irteera goizeko 9:00tan Abaltzisketako bidegurutzean (ez ahaztu kalea itxita dagoela), gero Ergonen eta azkenik beherakoan Ugarten
geratuko da autobusa.

Lehenengo geldialdia Lakar herriko LEZAUN BODEGAN izango da, hamaiketakoa egin ondoren, bisita gidatua egingo dugu upategian. Hau bukatzean, Garesko ZUBI ERRETEGIAN bazkalduko dugu. Garesen pipar garaia dela kontutan izanda, arratsaldean bertan jartzen dituzten postuak libreki bisitatzeko denbora izango dugu. Itzulera 18:00/18:30 aldera.

Animatu!!