Argazkiak biltzeaz eta herriari lagin bat erakusteaz arduratzen den herritar taldeak beste gai bati heldu dio oraingoan. Azken lau urte horietan erakusgai izan direnetan zahartasunari eman zaio garrantzia, hau da iraganari, bertan islatzen den historia amezketarron historia delako eta ezagutzea komeni zaigulako, etorkizuna bide onetik gauzatu nahi badugu.
Azken honetan, ordea, gertuagoko errealitatera bildu dira. Mahai baten inguruan jarri eta harremanak mantentzeko ohitura bilakatu den kintoen mundura hurbilduz. Hori islatu nahi izan da. Gaurkotasunaren isla da argazkiak koloretakoa izatea, aurrekoak zuri belktzekoak baitziren.
Segur aski ez daude erakusketan kintoen argazki guztiak. Soilik bila ibili, han eta hemen ate joka aritu eta lortu direnak daude. Norbaitek besterik badu, udal bulegoan gogo handiz jasoko da, baita ondoren eskaneatu eta itzuli ere.

