Amezketako Udalak, urtero bezala, 2026ko udarako nerabeei zuzendutako ekintza ezberdinak antolatu ditu. Helburua opor-garai honetan aisialdi eskaintza aberatsa eta dibertigarria eskaintzea da.

Izena emateko informazioa

Epea: ekainaren 12ra arte (ez da onartuko epez kanpoko inskripziorik).

Nola eman izena: inskripzio-fitxa Gaztelekuan entregatuta.

Oharrak

  • Kostua duten ekintzetarako dirua izen-emate fitxarekin batera entregatu beharko da.
  • Herritik kanpoko irteeretan NANaren eta Osakidetzako txartelaren fotokopia beharrezkoak dira. Aurrez noizbait entregatu badira eta aldaketarik izan ez bada, EZ dago berriro entregatu beharrik.
  • Zalantzak argitzeko, deitu 688 711 675 zenbakira.