Elikalur elkartea baserritarrentzat ere bilgune izateko helburuarekin sortu zen. Asmo horretan indartzeko antolatuko dute San Isidro egunerako afaria. Hauxe helarazi diguten oharra:

“Santu izenarekin gogoratzen den egun honek badu lehen sektorearekin lotura. Udaberria bere indar guztiarekin ageri da, Aralarrera abereak eta artzainak igotzeko garaia hasia da, gure zelaietan lehen belar mozketak nabari dira, baratzeko lan batzuk aurreratuak izan arren, hemendik aurrera bestelako elikagai batzuk lantzeko garaiaren hasiera moduan gogoratzen da… Pandemia arte, urtetan, egun honen aitzakian baserritarrentzat otorduren bat antolatu ohi zuen udalak.

Garai honetako ohitura bat berreskuratzeko asmotan gatoz!

Afaria Zazpi-Itturri elkartean izango da. Sarrerako batzuk, entsalada, oilaskoa, edaria, postrea eta kafea eskainiko dira 25€tan.

Izena emateko azken eguna, maiatzak 12, asteartea, izango da Uxue Artolari deituz: 646961923.

Beraz, Elikalurretik dei egiten dizuegu baerritar guztoi, maiatzak 15, ostirala, 21:00etan egingo den afarian parte hartzeko.

Baserritarren arteko harremanak sendotzeko beste topagune bat izan dadila!