2026ko maiatzaren 31n ospatuko da Txirrita Mendi Martxaren XI. edizioa, aurten Txirretaren heriotzaren 50. urteurrena betetzen da, eta hortaz edizio berezia izango da antolatzaileen esanetan.
Izan ere, martxa hau Bernardo Bidaola Atxega “Txirrita” gogoratzeko antolatzen da. Txirrita, Oargi Mendi Elkarteko bazkidea izan zen eta Tolosako herritarra, mendizaletasun handikoa. Bere omenez antolatzen da martxa hau, Aralar mendikatean zehar egiten den zeharkaldi luze baten bidez.
Ibilbide luzea eta motza izango dira aukeran, eta biek izango dute irteera eta helmuga Amezketan, Sasturaingo eremuan.
Ibilaldia egiteko interesa dutenek, jarraian dagoen loturan eskuratu ahal izango dute informazio gehiago:
Horrez gain esan, 50. urteurrena dela eta, hainbat ekintza ezberdin antolatuak dituztela, hala nola, Etxalarrera ibilaldia, Txirrita 50 urte solasaldia,…



