ELORDI JUBILATU ELKARTEAREN MEZUA:
“ELORDI” JUBILATU ELKARTEAK HERRIARI ESKAINIA
Elordi Jubilatu Elkartea ari da Amezketan pausoz pauso bere bidea egiten. Elkarteak bete ditu dagoeneko hiru urte eta saiatu da denboraldi horretan espresuki jubilatuen behar batzuei erantzuten eta oro har herritarrei ere zenbait ekimen eskaintzen.
Oraingoan, geuk sortu eta prestatu dugun antzerkitxo batekin gatozkizue. Eta geldirik ez gaudenez, izenburu hau jarri diogu antzerkiari: “Jubilatuta bai, baina geldirik ez”. Jakin badakizue gu ez garela oso trebeak antzerkigintzan, baina tartetxo alai bat eskaini nahi dizuegu guztioi, gazte, heldu eta jubilatuoi; azken finean, elkarrekin barre egiteko aukeratxo bat besterik ez denontzat.
Pernando Amezketarra Kultur Aretoak edukiera mugatua du; beraz, egoki iruditzen zaigu izenak aurrez jasotzea. Horretarako deitu Udal bulegora: 943653189
Beraz, izenak jasotzeko epea apirilaren 13an irekiko da eta apirilaren 23 arte egongo da irekita. Hori dela-eta, hona zehazturik gure proposamena:
ANTZERKIA “Jubilatuta bai, baina geldirik ez”
NON: Pernando Amezketarra Kultur Etxeko areto nagusian.
EGUNA: apirilaren 25a larunbata
ORDUA: 17:00etan
Izena eman ondoren zerbaitengatik bertaratzea ezinezkoa baduzu, deitu berriro udal bulegora.


