Amezketako Udalak, azken urteetan, Foru Aldundiaren Goilarre programaren baitan egin ditu lanak Larrondon. Aurten ere programa berarekin jarraituko dugu lanean eta 2025ean egin diren lanak baloratu eta 2026ean zehar egin beharrekoak identifikatu eta herritarrekin adosteko, bilera bat egingo dugu otsailaren 18an, arratsaldeko 4etan. Kultur Etxeko areto nagusian.

