Iazko iñauterietan, Abaltzisketa, Alegia eta Amezketako Udalek adostuta jarri zen autobus zerbitzu bereziak izan zuen arrakasta ikusita, aurten, goizeko 4:00etako errefortzua, Tolosako Iñauterietan izaten den zerbitzu bereziarekin batera sartzea adostu da.
Hori horrela, Ostegun-gizena, igandea eta astelehenean, gaueko zerbitzu berezia izango da Tolosatik hasi eta Abaltzisketaraino, eskualdeko beste hainbat herrietara bezala.
Ikusi hemen:
Iñauteriak 2026 – Gaueko zerbitzuak
Gogoratu, larunbatetan izaten den TO41G gaueko zerbitzua, bere horretan mantentzen dela.
Gozatu iñauterietan eta erabili garraio publikoa!

