Urtero bezala, 2025. urtean ere Larrondoko larreen hobekuntza lanekin jarraitu dugu Goilarre programaren baitan. Urte honetan Larrondoko ur sarea guztiz berritzeaz amaitu da. 2024an 10.000 litroko bi depositu berri jarri ziren. Iturburuko hartunea eta hoditeria sarearen zati bat berritu ziren.
2025ean, berritzeko falta zen hoditeria sarea berritu da eta honela, esan daiteke, osorik berrituta gelditu dela.
Honez gain, Arteagara aska berria eraman zen helikoptero bidez eta hau kokatzeko lanak ganaduzaleek auzolanean egin dituzte.
Amaitzeko, urtero bezala garo xehaketak egiten jarraitu dugu larreen egoera hobetzen jarraitzeko helburuarekin.





