Amezketako Udalak, Gazteria Zerbitzuarekin lankidetzan, haur eta nerabeentzako gabonetako jarduera-programa anitza antolatu du. Parte-hartzea bultzatzeko eta oporraldiak giro atseginean igarotzeko aukera eskaintzen du. Jarduera guztiak abenduaren 22tik urtarrilaren 2ra bitartean egingo dira.
Haurrentzako Eskaintza (2-12 urte):
- Ipuin kontaketa: Abenduak 23 (2-10 urte)
- Pista jolasa: Abenduak 26 (6-12 urte)
- Haur-txokoan jolasak: Abenduak 30 (2-6 urte)
- Eskulanak eta jolasak: Urtarrilak 2 (6-12 urte)
Nerabeentzako Eskaintza (12-18 urte):
- Taloak+pelikula: Abenduak 22 (Gaztelekuan)
- Taza pintaketa+pintxo dastaketa: Abenduak 26 (Gaztelekuan)
- Iruña Salting: Abenduak 29 (12 €, arropa erosoa eta jatekoak eraman behar dira)
Izena emateko baldintzak:
- Epea: Abenduaren 5 arte.
- Izena emateko fitxa bete eta Udaletxera (haurren eskaintza) edo Gaztelekura (nerabeen eskaintza) eraman behar da. Whatsappez bidaltzeko aukera: 688 711 675.
- Kostua duten ekintzetan, dirua izen-ematearekin batera aurkeztu behar da.
Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko: 688 711 675.
Haurren izen emate orria 2025-2026
Nerabeen izen emate orria 2025-2026



