Sexualitatea gure bizitzaren parte da, eta gazte zein nerabeentzat funtsezkoa da gaia modu osasuntsu, argi eta seguru batean lantzea. Horregatik, Amezketan aurten ere, tailerrak antolatu ditugu bai gazteentzat, bai gurasoentzat: espazio ireki eta atseginak, ikasteko, zalantzak partekatzeko eta hausnartzeko.
Tailerretan honako gaiak jorratuko dira:
- Autoestimua eta norbere burua zaintzea
- Ezezkoa ematen eta mugak jartzen ikastea
- Kontsumoaren eragina
Helburua gazteek tresnak izatea da, euren bizitzan erabaki seguruak hartzeko, eta gurasoek seme-alabei laguntzeko bidea aurkitzea.
Datak eta ordutegiak:
- Gurasoak – Kultur Etxean: urriak 8 (18:30-20:30), azaroak 12 (17:30-19:30), azaroak 19 (17:30-19:30)
- Gazteak – Gaztelekuan: urriak 6, 7 eta 8 (16:30-18:30), urriak 6 eta 7 (18:30-20:30)
Gai hau ez da soilik eskolan jorratzen den zerbait: gure egunerokoan eragina du, eta nerabezaroan sortzen diren galderak lantzeko aukera paregabea da.
Gazte eta guraso guztiei gonbidapena luzatzen diegu: zatozte, parte hartu eta elkarrekin ikas dezagun.