Amezketako Udalak udalerriko 1 eta 4 poligonoetako landa lurren mugen digitaliazioa abian jarri du.
Proiektu hau aurreko urtean Amezketako 2 eta 3 poligonoetan egindakoaren jarraipena da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du. Lursailen titularren batez besteko adina altua dela jakinda, eta mugen ezagutza galtzeko arriskua kontuan izanik, mugak GPS koordenatuekin jasktzeko unea da.
Lanak behar bezala garatzeko, ezinbesteko baldintza da jabeen laguntza izatea, zeintzuek mugakideekin lursailen mugak adostu beharko dituzte. Egingo diren lanen emaitza bezala, plano pertsonalizatuak emango zaizkie titularrei, lursailen mugak eta koordenatuak zehaztuz. Gainera, zuzenak ez badira, katastroko mugak zuzenduko dira.
Bi hitzordu daude deituta lursailen jabeek informazioa jasotzeko:
Urriaren 16an, goizeko 11:00tan
Urriaren 16an, arratsaldeko 17:00tan
Lekua: Pernando Amezketarra Kultur Etxeko Areto Nagusian (20268) Amezketa (Gipuzkoa)
Oharra: Bilera honetara etortzerik ez dutenek, AMEZKETAko Udalaren Arreta Zerbitzuan dagokien dokumentazioa jaso ahal izango dute, bileraren hurrengo egunetik aurrera, herritarren harretarako ordutegian, 08:00etatik 15:00etara; eta 644 987 086 telefonora deitu azalpena jasotzeko.