Arritzagako bidea konpontzeko auzolana egin dute azken egunetan Enirio-Aralar Mankomunitateak, Buruntzunzin Mendi Elkarteak, Arritzaga inguruko artzainek eta Amezketako Udalak elkarlanean.

Enirio-Aralar mankomunitateak deitu du auzolana eta Amezketako Udaleko kutxararekin bidea leuntzeko lanak egin ziren lehenik. Jarraian egurrezko zubiak berritu dituzte artzainek eta mendi elkarteko kideek elkarlanean, materialak Enirio-Aralar Mankomunitateak jarri dituelarik.

Elkarlana 🫱🏽‍🫲🏽