Ekaineko euriteek eragindako kalteen ondorioz, Amezketako Udalak hainbat esku-hartze egin ditu herrian zehar, herritarren segurtasuna bermatzeko eta ohiko irisgarritasuna berreskuratzeko helburuarekin.
Batetik, Arrieta bideko zubiaren garbiketa lanak burutu dira. Lan horien bidez, uraren bidea libre uzteko, 25 tona harri eta hondakin atera dira bertatik.
Bestetik, Sakela inguruan dagoen pista konpondu da, euriteek eragindako kalteak zuzendu eta bidea berriro erabilgarri jartzeko.