Urriak 10ean, ostirala, 18:30etik 20:30era, Tolosako Kultur Etxean egingo da LGTBIQA+ pertsonen erronkei buruzko saio dialogikoa.

Saioan landuko diren arloak:

  • Osasun mentala
  • Segurtasun publikoa
  • Enplegua

Helburua erronkak identifikatzea eta ikusgarri egitea izango da, elkarrizketa bidez. Jarduera hau euskaraz eta gazteleraz egingo da.

Gainera, parte-hartzea baloratu nahi dute eta horregatik 15 euroko ordainsaria jasoko dute bertaratzen diren pertsonek.
Plazak mugatuak dira!

👉 Izena emateko esteka: https://forms.gle/peB1gbqe9t6xN8BZ8

📍 Non: Tolosako Kultur Etxea
🗓️ Noiz: Urriak 10, ostirala
Ordutegia: 18:30 – 20:30