Amezketan kanpoko argiteria berritzeko falta ziren lanak amaitu dira. LED teknologiadun argi eraginkorragoak jarri dira, eta horri esker energia kontsumoa eta CO₂ emisioak nabarmen murriztuko dira. Gainera, berritzea falta ziren farolak aldatu dira herriko kale eta plazen argiztapena hobetzeko, estetika zainduz eta herriaren itxura berrituz.
Lan hauei esker, urtean %17 energia aurreztea lortuko da, baita urtero 1,33 tona CO₂ gutxiago isurtzea ere. Horrekin batera, udalaren argiaren faktura txikiagoa izango da. Proiektua uztailaren 9an amaitu da, eta aurrerantzean herritarrok argi hobea eta kale seguruagoak izango ditugu, ingurumenarekiko errespetu handiagoarekin.
Eskerrik asko herritarrei lanek iraun duten bitartean erakutsitako pazientziagatik.
Amezketako Udalak lanean jarraituko du herria jasangarriago eta atseginago bihurtzeko.




