Dakizuenez, gure pilotari handia, Jokin Altuna, buruz buruko txapelketaren finalera iritsi da, eta hori ospatzeko afaria antolatu da igandean, partidaren ondoren.
Afaria pilotazale eta altunazale guztientzako aukera paregabea izango da: elkarrekin gozatu, gure pilotariari babesa adierazi eta giro ezin hobean afaltzeko.
🍽️ Menuak:
👧 Haurrak — makarroiak, oilasko petxuga, postrea eta edariak. (15€)
🧑 Helduak — urdaiazpikoa, Sarayola entsalada, fritoak, legatza, karrillerak, postrea, edariak, kafea eta kopa. (35€)
🎟️ Tikeak salgai Arkaizpe Jatetxean
📅 Erosteko azken eguna: maiatzak 29 (iluntzean)
Ez galdu aukera Jokin Altunarekin eta pilotazaleekin egun berezi hau ospatzeko! Zabaldu mezua eta animatu lagunak ere parte hartzera!
Gora Altuna, gora pilota!