Amezketako Zazpi Iturri Pilota Klubak bere 50. urteurrena ospatuko du aurten, eta horretarako festa eguna antolatu du biharko, apirilaren 5erako. Sortu zenetik, klubak pilota zaletasuna eta herri giroa uztartu ditu, belaunaldi askoren topagune eta harrobi izanik.
Urteurrena ospatzeko, egitarau berezia prestatu dute:
- Herritarren arteko pilota partidak goizean 11:00etan hasita, frontoi zaharrean
- Bazkaria, Larrunarri frontoian, giro ezin hobean
- Trikitilariak, egunean zehar festa giroa alaitzeko
- Eta, gainera, sorpresa ugari parte-hartzaileentzat
Eguna pilotaren inguruan izango da, baina batez ere elkartzeko eta ospatzeko aitzakia. Klubaren historia, balioak eta komunitatearekiko lotura izango dira ardatz.
Ospakizuna baliatu nahi dute klubaren garrantzia aitortzeko, eta aldi berean, etorkizunari begira jarraitzeko indarra hartzeko.
Jarraian, ATARIA egunkariak argitaratutako albistea duzue:
Pilotari lotutako herria — Ataria.eus

