Honen bidez jakinarazten da 2025. urteri dagokion ibilgailuen zerga ordainketa apirilaren 7tik maiatzaren 30era bitartean egin behar dela.
Beraz, ibilgailuen erreziboak helbideratu gabe dauzkazuenok, pasa zaitezte kutxako edozein bulegotatik ordainketa egitera, alguazilak etxera eraman dizkizuen erreziboekin eta Amezketako Udalaren izenean dagoen kontu korrontean egin diru sarrera.
Helbideratuta daukazuenoi berriz, adierazten zaizue apirilaren 7an kobratuko direla zuen kontu korrontetik.
Goian aipatutako epea ez bada errespetatzen, %20ko errekarguarekin kobratuko dira.
Ez ahaztu epea maiatzaren 30ean amaitzen dela.
Datorren urterako helbideratu edo domiziliatu nahi duenak (kobraketa era honek tramiteak errazten ditu eta kostuak gutxitu gainera) dei dezala udaletxera datuak emateko.