Amezketako Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) eta Galtzaundi Euskara Taldearekin elkarlanean, ‘Abizena ere euskaraz’ kanpaina jarri du martxan. Ekimen honen bidez, herritarrei beren abizenak euskal grafiaz jarri eta ofizialki aldaketak egiteko urratsak erraztea da helburua.

Amezketan ere oraindik hainbat abizen erdarazko grafiaz ageri dira dokumentu ofizialetan. Horregatik, kanpainaren bidez informazioa eta laguntza eskainiko dira, prozesua ahalik eta errazena izan dadin.

Nola egin aldaketa?

  1. Udaletxean errolda ziurtagiria eskuratu behar da.
  2. Erregistro Zibilean eskaera aurkeztu behar da, beharrezko dokumentuekin batera.

Kanpaina, bereziki, guraso izateko bidean dauden herritarrei edo 18 urtetik beherako seme-alabak dituztenei zuzenduta dago , abizen aldaketak ondorengo belaunaldiei ere eragingo dielako.

Informazio gehiago hurrengo loturan:

Abizena ERE euskaraz!