Informatikako oinarrizko formakuntza saioak antolatu KZguneak Amezketan. Aukera ona da nabigatzen, email-ak bidaltzen eta bestelako tresna digitalak erabiltzen ikasteko.

20 orduko ikastaroa izango da, otsailaren 17an hasita, 11:00-13:00 bitartean, astelehenetik ostiralera.

Saioak doakoak dira. Interesdunek, izena eman dezakete 945062555 telefonoan edo tutor.amezketa@kzgunea.net helbidean. Informazio gehiago behar izan ezkero ere, bide berdinak erabili.