Duela hilabete batzuk ohartu ginen hilerriaren azpialdeko pareta mugitzen ari zela eta esku hartu ezean, zerbait larria gertatzeko arriskua ikusi genuen. Nitxoen eta paretaren artean jaiotako landare zein zuhaixken adarrak urtero mozten baziren ere, hauen zainak zein enborrak handitzen joan dira urteak pasa ahala eta pareta mugitzerainoko indarra hartu zuten azkenean.

Egoera hobetzeko beharrezko esku-hartzea burutu dugu azken asteetan. Pareta zaharra kendu ondoren, kalteak sortu dituzten zuhaixkak kendu dira, eta eremua saneatu ondoren, ura dreinatzeko beharrezko lanak egin. Jarraian, pareta berria egin eta pintaketa lanak egin dira. Nitxoen eta pareta berriaren arteko eremuak irekita utzi dira oraingoan, udal langileak bertara sartzea ahalbidetu eta etorkizunean berriro arazo berdina sor ez dadin.