Pozik jakinarazten dugu Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren arloko tokiko protokoloak garatzeko dirulaguntza jaso dugula! Proposamen parte-hartzailea aurkeztu dugu, eta udalerriko jaietan segurtasuna eta errespetua bermatzeko urrats garrantzitsua emango dugu.

Lehenengo saioa azaroaren 28an, ostegunean, 17:30ean izango da, azaroaren 25aren –Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren– inguruan antolatutako jardueren baitan. Ekitaldi honetan, eragile eta herritar guztiei dei egiten diegu parte har dezaten, eraso matxisten aurrean erantzun kolektibo, adostu eta feminista eraikitzeko.

Honez gain eta beste urtetan egin ohi bezala, azaroaren 25ean, elkarretaratzea egingo dugu herriko plazan, iluntzeko 7etan.

Lerro hauek baliatu nahi ditugu, Eskualdeko Emakumeen Etxean, ANDRAGORAN, antolatu diren ekintza ezberdinen berri emateko, jarraian informazioa:

Andragora, Tolosaldeko Emakumeen Etxea: Azaroaren 25aren Inguruko Ekintzak

Andragorak jarduera ugari antolatu ditu azaroaren 25aren inguruan, indarkeria matxistaren aurka borrokatzeko eta herritarren kontzientzia areagotzeko:

Elkarrekin gehiago gara. Zatoz eta parte hartu! Jaiak eta kaleak gune seguru bihurtzea guztion erantzukizuna da. Feminismoaren bidetik, errespetuan eta askatasunean oinarritutako herria eraikiko dugu.