Amezketako Udala EUDELen (Euskadiko Udalen Elkartea) bidez Valentziara bidaltzeko bilketa prestatzen ari da.

EUDEL harremanetan dago Valentziako Generalitatearekin eta honek zein material eta zein tokitan behar den zehazten duenean beste Udalekin batera modu koordinatuan egingo da bilketa hau. Laguntza ahalik eta egokien iristeko modua hau izango dela deritzogu.

Hala ere, herritarren partetik sortu diren bilketa ekimenak babesten ditugu eta honetarako behar diren Udal azpiegiturak eskura jarriko ditugu.

Tamalez, Valentziako herriak denbora luzez beharko du laguntza eta informatuko zaituztegu Generalitatetik informazioa iristen zaigun bezain pronto.