Obrak irailaren 9an hasiko dira eta 13 aste inguru iraungo dute.
Ulertuko duzuenez trafiko alorrean aparkalekuak eta norabideak izango dute eraginik haundiena.
Hasteko, busak ez du kalea zeharkatuko, saihesbidetik joango da Ergoienara eta Auzoetxe ondoan dagoen geltokia erabili beharko da obrak irauten duten bitartean.
Obra fase desberdinetan burutuko da.
LEHEN FASEAn Bartolome Deunaren kalera sarrera Zubeldia Rent egoitzaren ondotik egin beharko da eta irteera papertegiaren ondotik edo Zubeldia Rent ondotik. Kontutan hartu behar da norabide bikoitza gauzatzeko Bartolome Deunaren kaleko 23-30 zenbakien artean eta Beltzaren Enparantza ondoko bialeko alde batetan aparkalekuak behin-
behinean ezabatu behar direla.
Neurri hau dela eta obrak irauten duten bitartean ahalik eta eragozpen gutxien eragin asmoz, udaletxe aurreko enparantzan aparkatu ahal izango da. Dena dela kontutan izan astebukaeretan antolatuta dauden ekitaldietarako plaza libre utzi beharko dela eta beste lekurik ezean, saihesbidean aparkatu beharko da.
FASE desberdinak jasango ditu obra honek eta aldiro neurri berriak eta logikoak hartzen joango gara danok erosotasunez ibiltzeko.
AZKEN FASEAn, Bartolome Deunaren 32.tik gora hasten direnean, 23-30 zenbakien arteko eta bialeko trafikoak normaltzera egingo dute.
Beraz, pazientziaz har ditzagun eragozpen hauek. Zalantzarik ez dago egindako lan guztia Amezketarron onerako izango dela.



