Altunegi eta Altzai auzoko bizilagunek eskatuta, auzolana antolatu da datorren larunbaterako. Eliz atzeko aparkalekuan elkartuko gara eta taldeetan banatuta ubideen garbiketa, zabor bilketa eta orokorrean bideen garbiketa eta txukunketa egingo dugu.
DATA: UZTAILAK 15
ORDUA: 8:00
TOKIA: ELIZ ATZEKO APARKALEKUA
Ahal duenak pala, erratza edo atxurra ekartzea komeni da. Amaieran parte-hartzaileentzat hamaiketakoa izango da.
Aurrez milesker denoi.

