Amezketako Udaletik jakinarazten da, Larrondon ganadua larreratzeko izena emateko epea ireki dela.
Behiak, ahuntzak eta ardiak 2025eko maiatzaren 1etik 2026ko martxoaren 31ra bitartean larreratuko dira.
Behorrak eta zaldiak larreratzeko epea berriz Pilarika egunean irekiko da, 2025eko urriaren 12an, eta 2026ko martxoaren 31ean amaitu.
Izena ematea Udaletxeko bulegoan egin behar da abenduaren 31a baino lehen (Foru Aldundiak horrela eskatzen du, larratzeko eskaeren jakinarazpenak abenduaren 31 baino lehen egiteko, eskatzaileek diru-laguntza jasotzeko eskubiderik ez galtzeko). Ordaindu beharko diren kopuruak honako hauek dira: ardi eta ahuntz bakoitzeko 1,10€, eta behiak nahiz behorrak 11€ buruko.
Deialdi hau ganaduzale guztiei eta baita ere udazkenean ganaduak botatzen dituzten ganaduzaleei egina dago eta garbi gogorarazi eta jakinarazi behar da nahiz eta ganadua udazkenean larreratu, Udaletxean apuntea orain eman behar dela. Neurri honi jarraipen zehatza egingo zaio eta agindu hau betezen ez bada Amezketako Udalak behar diren neurriak hartuko ditu. Abereek derrigorrezko osasun baldintzak bete behar dituzte
Baitere ohartarazten da:
- Ahuntzen kasuan, derrigorrezkoa dela izena eman behar denerako, Gestio Plana aurkeztea.
- Larrondora ezin dela ganadurik eraman Enirio-Aralarko larreetara igo aurretik. Enirio-Aralarko larreetara zuzenenean eraman behar da.
- Mesedez eskatzen zaizue landatuta dagoen landare gaztea eta itxiturak errespetatzea, landareengan kalterik sortu ez dadin.