Honen bidez jakinarazten da 2026. urteari dagokion ibilgailuen zergaren ordainketa apirilaren 10etik ekainaren 1era bitartean egin behar dela.

Beraz, ibilgailuen erreziboa helbideratu gabe duten herriarrak, pasa daitezela Kutxabankeko edozein bulegoetatik ordainketa egitera, udal alguazilak etxera eramandako erreziboekin eta Amezketako Udalaren izenean dagoen kontu korrontean egin diru sarrera.

Zerga helbideratuta dutenentzat berriz, adierazi apirilaren 10ean egingo dela zergaren kargua kontu korrontetik.

Goian aipatutako epea errespetatzen ez bada, %20ko errekarguarekin kobratuko dira.

Ez ahaztu epea ekainaren 1ean amaitzen dela.

Datorren urterako helbideratu edo domiziliatu nahi izan ezkero (kobraketa era honek tramiteak errezten ditu eta kosteak gutxitu gainera) Udalera deitu datuak emateko.