Dagoeneko ongi dakizuen modura, Amezketako argazki zaharrak biltzen eta jasotzen ari direnek  eskaini dizkigute  Pernando Amezketarra Kultur Etxeko hormetan  erakusketa batzuk, herritarrengandik bildutako guztien lagin modura. Legealdi honetarako ardura hori hartu zuten eta emandako hitza betetzen ari dira, eta nola gainera!

Herri baten historia ezagutzeko  bideak  ugari dira: liburuak, artikuluak, hitzaldiak, pelikulak, dokumentalak eta argazkiak, besteak beste. Horietatik argazkietara jo dute.  Argazki horiek Amezketako historiaren lekuko edo testiguak baitira,  Amezketako historia biziaren zatiak, eta  gozamen iturri denontzat.

Oraingoan bi gairi lotutakoak jarriko dituzte ikusgai: “Amezketako talaik” eta “pilotariak”. Izan ere, aurten ospatu ditugu herrian talai  festa eta pilota festa. Zer egokiago,  beraz, bi gai horiei lotutako argazki batzuk eskaintzea baino.

Iadanik ikusgai dituzue hirugarren erakusketa honetako argazkiak, esan bezala, Pernando Amezketarra Kultur Etxeko sarreran. Gerturatu eta gozatu!!