Eskerrik beroenak, Izaskun!
Gaur, Amezketako Udaleko ordezkariok gure eskerrik beroenak adierazi dizkiogu Izaskun Altunari, urte hauetan guztietan bere txokotik herriaren alde egin duen lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik. Ekimen xume baina hunkigarri baten bidez, detalletxo bat eskaini diogu herriaren izenean.
Bere ibilbidea, gertutasuna eta eguneroko lan isil baina eraginkorra eredugarriak izan dira guztiontzat.
Mila esker, Izaskun, Amezketaren izenean!


