Gaur elurra da nagusi denean, Amezketako puntu askotan ere bai. Elurteak eraginda errepidea itxi den eremuetan Udalak elurra kentzeko zerbitzua martxan jarri du.
Udalak herritarrei adierazi nahi die bideak garbitzeko lanak egiten ari direla eta kontuz ibiltzeko eskaria egiten du, bereziki ibilgailuz mugitzerakoan. Eguraldiaren bilakaeraren arabera, egoeraren jarraipena egiten jarraituko da.


