Amezketako Udalak, urtero bezala, baserri bideetako asfaltatze lanak egin ditu azken aste hauetan, herriko landa eremuko azpiegiturak hobetzeko helburuarekin.

Lan hauen bidez, hainbat baserri bide egokitu eta berritu dira: Altungoenarako bidea, Bordatxurira bideko zati bat, San Martindik Petxunera dijoana, Loidi baserrirako bidean konponketa, eliza ondoko eskoilera eta Azkoneitatik Larretarako zatia, egoera txarrean zeuden zatietan segurtasuna eta irisgarritasuna hobetuz.

Udalak urtero egiten duen mantentze lanen barruan kokatzen dira asfaltatze hauek, eta helburua landa eremuko bide sareak egoera onean mantentzea da. Aipatutako lan hauez gain, euriteek eragindako kalteak konpontzeko lanak ere egin dira, Zuzitza, Argaia eta Olaiako bideetan.

Amezketako Udalak eskerrak eman nahi dizkie auzotarrei lanek iraun duten bitartean erakutsitako pazientziagatik eta ulermenagatik.