Amezketako Udalak hautaketa-prozesu bat jarri du martxan Zumadi eskolan lan egingo duen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko. Hautaketa lehiaketa bidez egingo da, eta lanpostura aurkezteko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 lanegunekoa izango da. (Azken eguna, martxoak 12)

Garbitzailearen eginkizunen artean daude Zumadi eskolako zoruak, hormak, kristalak, komunak eta altzariak garbitzea, hondakinak jasotzea…

Interesdunek eskaerak Amezketako Udaleko Erregistro Orokorrean edo posta bidez aurkeztu ahal izango dituzte. Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda udalaren webgunean argitaratuko da.

Hautagaiek informazio gehiago jaso dezakete Amezketako Udalean eta jarraian dagoen dokumentuetan.

amezketako_udala_eskaera_elebiduna

Garbitzaile deialdia