Amezketako Udalak bat egin du DANA fenomenoak Valentziako Erkidegoan eragindako kalteei aurre egiteko elkartasun sarearekin.
EUDEL eta euskal erakundeekin koordinatuta, udalerriak laguntza bidaliko du, bertako biztanleek ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrean jaso dezaten.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdietako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, URETAKO BOTA ALTUAK behar dira urgentziaz. Materiala Kultur Etxeko areto nagusian bilduko da honako ordutegian:
• Azaroaren 5ean, asteartea: 16:00etatik 20:00etara
• Azaroaren 6an, asteazkena: 9:00etatik 13:00etara
EUDEL arduratuko da, jasotako materiala, beharra duten herrietara bideratzeaz.
Horretarako, azaroaren 6ko 14:00ak arte, Udalek, biltzen duten bota kopuruaren berri eman ahal izango dute Eudelen.
Inbentarioa egin eta Eusko Jaurlaritzaren esku utzi ondoren, hura biltzeko eta Valentziara ahalik eta modu egokienean bidaltzeko prozedura antolatuko da, eta horren berri jasoko dugu unean-unean.
Aldez aurretik, eskerrik asko zuen borondate eta laguntzagatik.