Aurten lehen aldiz antolatu du Zazpi Iturri Elkarteak AMEZKETAKO URTE ZAHARREKO KROSA, elkarteak 50 urte bete dituela aitzakia hartuta, herriari zerbait berria emateko asmoz.

Herrigunearen txokorik gehienetatik igaroko da, eta, horrek, errepidea une batzuez ixtea ekarriko du:

  • 16:00etan hasiko da lasterketa, herriko plazan. Txikienen txanda izango da, eta, kasu horretan, Bartolome Deunaren kalea itxiko da, 21. portaletik 43.eraino, Abaltzisketara bideko biribilgunetik paper-lantegiko sarreraraino (Abaltzisketarako biribilgunea eta paper-lantegiko sarrera libre egongo dira).
  • Haurrena amaitu ostean gazteen eta helduen lasterketak izango dira, eta hauen ibilbidea luzeagoa izango da. 16:15 inguruan hasiko da gazteen lasterketa, eta Bartolome Deunaren kale osoa itxiko da (Bion-etxetik hasita), baita paper-lantegiko zuzengunea, Erreka Alde kalea eta Eliz kalea eliza paretik behera ere.

Tarte horretan lehen lasterkaria pasatzen denetik azken lasterkaria pasa arte errepidea itxita egongo da, eta lasterketa batetik bestera errepidea ireki egingo da. Abaltzisketarako biribilgunea irekita mantenduko da, baina korrikalariak pasatzen ari diren unean autoak geraraziko dira.

Gazteen lasterketak ibilbideari buelta bat emango dio, helduen lasterketak bi. Lasterketa batetik bestera errepidea ireki egingo da.

Beraz, gutxi gorabehera 16:00etatik 17:30ak arte aldizka errepidea moztuta izango da herrian, eta horrek sor ditzakeen eragozpenengatik barkamena eskatu nahi dizuegu.

 

ZAZPI ITURRI KULTUR ELKARTEA ETA AMEZKETAKO UDALA