Azken euriteek eragindako kalteak konpontzen eta etorkizunean gerta daitezkeen uholdeen aurrean prebentzio lanean jarraitzen dugu.
Aste honetan, Ur Agentziako teknikariak Amezketan izan dira, eta Udaletik herriko hainbat puntu aztertzeko eskatu diegu, bereziki kezkatzen gaituztenak. Aztertzeko eskatutako puntuen artean daude: zubietan pilatutako enborrak, hondakinez betetako errekastoak, eta garai batean egindako erreka-desbideraketak, besteak beste.
Oso garrantzitsutzat jotzen dugu lan hauek egitea, etorkizunean uholdeak gertatuz gero kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.