Tolosaldea Sahararekin Elkartea gurekin harremanetan jarri da eskualdean egingo den BILKETA dela eta. Amezketako kasuan, bilketa, urtarrilaren 26tik 31ra bitartean egingo dugu. Udaletxean egondo da bilketa hori egiteko puntua, sarreran egokituko dugun espazioan.

Bilketan, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haurrentzat eta helduentzako pixohialak eta eskola materiala dira eskatzen direnak.

Eskertuko da herritarren laguntza.

Honekin batera, OPORRAK BAKEAN kanpaina ere jarri dute martxan. Haur errefuxiatu sahararren bi hilabeteko harrera programa bat da. Programa honi esker 10 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak udan bi hilabetez euskal familiekin bizi daitezke, basamortuko baldintza gogorretatik aldi batean urruntzeko.

Horretarako, jakina da, harrera familiak behar direla. Ea eskualdean 15 familia lortzera iristen diren!