Jakina da, azken urteetan, San Martingo jolas-parkea egoera kaxkarrean egon dela. Hori ikusita, herritar batzuek konponketa lanak egin dituzte bertan, hautsita zeuden elementuak berrituz eta egoera desegokian zeudenak konponduz. Behin konponketa hauek eginda, itxura hobetzeko asmoz, herriko nerabeek elementuak barnizatu eta kolore desberdinetan margotu dituzte, beraien dinamizatzailearen eta herri-langileen laguntzaz.
Benetan txalotzekoa da herritar hauek eta nerabeek egin duten lana, orain dela urte batzuk erabilera eta tratu desegokia eman zitzaion jolas-parkea egoki jartzea lortu baitute.
Eskerrik asko egin duzuen lanagatik!!