Ondarreko langara doan bideko konponketa lanak amaitu dira. Eguraldiak askorik lagundu ez badu ere, lan ona egin da bide konponketan eta emaitzarekin pozik gelditu gara. Hemendik aurrera bertako erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna asko hobetuko dira.
Jarraian, urak gehien kaltetzen dituen bidearen 3 zati hormigoitzeko lanak egingo dira.
Asteazkenetik ostiralera bitartean egingo dira lan hauek eta jakinarazi nahi dizuegu lanen emaitzak ahalik eta hoberenak izateko ezinbestekoa izango dela bide horretako trafikoa ahalik eta txikiena izatea lanek irauten duten bitartean.
Denon onerako izango da bidea ahalik eta txukunen gelditzea, eta horretarako ezinbestekoa izango da denok gure ahalegina egitea.
Egun horietan mendira autoz igotzea saihestu dezaketenei eskatzen diegu ez erabiltzea autorik. Mendira autoz joatea ezinbestekoa dutenen kasuan, bidaia goizean goiz egitea eskatzen da, bota berria egongo den hormigoiari ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Asteburuan ere hormigoia ondo asentatu dadin, autoa ahalik eta gutxien erabiltzea eskatzen dizuegu.
Mila esker aldez aurretik.