Pozik jakinarazten dizuegu Naturtzaindiak Aralarko barrunbeen garrantziaz kontzientziatzeko eta ezagutza zabaltzeko panel berri bat jarri duela Amezketako San Martin parkean. Panel honek Aralarko mendikatean aurkitzen diren barrunbeen balio naturala, ekosistemaren aberastasuna eta geologia berezia azaltzen ditu modu didaktiko eta erakargarrian.
Aralarko barrunbeak, gure inguruko altxor naturalak, fauna eta florarentzat babesleku garrantzitsuak dira. Bertan, espezie bereziak aurki daitezke, eta gure ondare geologikoa babesteko ardura partekatua dugu. Panel honek informazio baliotsua eskaintzen du, bai helduentzat bai txikientzat, gure natur ingurunea hobeto ulertzeko eta zaintzeko.
Gerturatu San Martin parkera eta panel berria ikusteko aukerarik ez galdu!
Natura eta ingurumena zaintzea denon ardura da, lan hori errazago egingo dugu inguruak dituen balioak ezagutuz.

