Gipuzkoako aldundiak baimenduriko liztor asiarraren/beltzaren (vespa velutinaren) aurkako tranpatze kanpaina burutuko da martxoaren 9tik maiatzaren 31 bitartean.

Horretarako, Amezketako  lurretan tranpa ugari kokatuko dira. Tranpa hauen kokapena aurrez eginiko azterketa eta ezagutzaren arabera egin da. Gizaki edo bestelako animalientzat ez dute inongo arriskurik. Beraz, beraiekiko errespetua eskatzen da. Hala ere, tranparen baten kokapenak zalantzaren bat sortuko balu, jarri harremanetan ondorengo zenbakiaren bitartez, 695712610 Jokin Artolarekin edo deitu udaletxera.

Otsailaren hasieran burutu zen bilera informatiboaren ondoren, herritar talde batek, Zumadi eskolak eta erlezainek egingo dute trapatzearen jarraipena. Tranpa hauen helburua, neguko lozorrotik esnatu diren erreginak harrapatzea da. Ondoren sortu ditzazketen liztor kolonia eta kabi izugarri horien garapena oztopatzea. Garai honetan, eskuaren neurriko kabi txikiak egiten hasten dira lehenik (ikusi lehenengo irudia), teilatupe edo bestelako babesguneetan. Adi egon gaitezen! Kabi txiki hauek ikusiz gero, deitu udaletxera eta kokapenaren berri eman eta handik erlezainen bati kasu egingo zaio. Hauek kentzeko ezagutzarik ez bada, ez jarri zure burua  arriskuan!

Liztor beltzari aurre egiteko oso garrantzitsua da:

-Tranpa egokiak erabili eta errespetatzea.

-Kabia ikusiz gero udala jakinaren gainean jartzea.

-Kabia kendu edo deusezteko lanak segurtasunez eta ondo egitea.

Espezie inbaditzaile honen desagerpena oso zaila izan arren, bere aurka lan egoki bat eginez gero, bere presentzia asko murriztu genezake. 

Kanpaina honetan, erleen, erlezainen, naturaren, zein gure elikaduraren eta segurtasunaren mesedetan, herritarron lankidetza eskertuko da.