Jakinarazi nahi dizuegu, arlo juridiko eta teknologikoan egindako azken aurrerapenen ondoren, LandaGO ibilgailu autonomoaren proiektuaren fase pilotua laister abiatuko dela.
Horretarako beharrezkoak diren probak, otsailaren 25ean eta 26an egingo dira, 9:00etatik 14:00etara, honako tarte honetan: https://maps.app.goo.gl/FZaRrPGPJuD1gzfEA, gutxi gorabehera 13. kilometro puntutik 11.era.
Probak egiten diren bitartean, errepidea tarteka itxiko da, betiere trafikoa erabat blokeatzea saihestuz. Horrez gain, seinalizazioa jarriko da baserrietako sarbideetan eta tarteko sarreretan, bizilagunek behar besteko informazioa izan dezaten.

