Jakinarazi nahi dugu herrian ditugun karga elektrikoko posteak azken egunotan arazoak ematen ari direla, eta, ondorioz, karga zerbitzua ez dago funtzionamentuan. Enpresa arduradunen arabera, posteetako tarjeta bat arazoak sortzen ari da.
INGETEAM-ek posteen ikuskapena egingo du, eta hori egin arte, ezin dugu zehaztu konpontzeko epea zein izango den.
Erabiltzaileei gogorarazi nahi diegu Zunder app-a erabiliz posteak erabilgarri dauden edo ez jakin dezaketela.
Honez gain, aipatu, Foru Aldundiari behin eta berriz eman diogula arazoaren berri, baina momentuz ez dute konponbide zehatzik ematen eta ez dakite noiz izango den konponketa.
Barkatu eragozpenak eta eskertzen dugu ulermena.