Joxe Mari Otermin urte luzez aritu da Amezketako historia bildu, idatzi eta bizirik mantentzen. Bere lan isil eta nekaezinari esker, gure herriaren oroitzapenak ez dira galdu, eta belaunaldiz belaunaldi iritsiko dira.
Orain, herriak berari eskerrak emateko unea iritsi da.
Ekainaren 8an, Amezketako Udalak omenaldi xumea egingo dio Joxe Mariri, bere memoria historikoa bideo baten bidez jendaurrean erakutsiz. Ekainaren 8an, igandea, eguerdiko 12etan, Pernando Amezketarra Kultur etxean elkartuko gara, omenaldiaren ondoren, Zazpi iturri elkartean mokadutxo batekin emango diogu amaiera ekitaldiari.
Guztiok gonbidatuta zaudete!